argia.eus
INPRIMATU
Parisko feministak ekimen sinboliko batengatik atxilotu zituzten: Soldadu Ezezagunaren emaztea oroitaraztea

Dozena bat emakumek lore eskaintza egin zuen Parisko Arc de Triompheko Soldadu Ezezagunaren omenezko hilobian. "Bada soldadu ezezaguna baino gutxiago ezagutzen dugun norbait, bere emaztea!", zioen eskuetan zeramaten pankartak. Polizia agertu eta atxilotu egin zituen ekintzaileak, ekimen sinboliko harengatik. Iskanbila sortu zen. Protesta hori L'Aurore eta Le Figaro egunkarietako azaletan agertu zen. Orduantxe jaio zen Emakumeen Askapenaren Aldeko Mugimendua Frantziako Estatuan.

Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxate eta Iratxe Retolaza Gutierrez, Gure genealogia feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat.