argia.eus
INPRIMATU
Emakume talde bat Galestik Ingalaterrara bidea egiten hasi zen, AEBetako base militar baten aurka

Emakume talde bat Galestik Ingalaterrara bidea egiten hasi zen, AEBetako base militar baten aurka. Women for Life on Earth (Emakumeak Lurreko Bizitzaren Alde) izeneko 40 lagun inguruko talde batek Greenham Commongo base militarreko arma nuklearren aurka protesta egin zuen. Hamar egunen buruan iritsi ziren militarren basera, eta kanpamendua altxa zuten. Gero eta emakume gehiago batu ziren borrokara, eta basearen aurkako ekintza baketsu andana egin zituzten. Kanpamenduak 2000. urtera arte iraun zuen basearen inguruan.