argia.eus
INPRIMATU
Eli Gallastegi 'Gudari' hil zen Donibane Lohizunen, politikari independentista sutsua

Eli Gallastegi Gudari hil zen Donibane Lohizunen. Idazlea, kazetaria eta politikari abertzalea izan zen.

Bilbon jaioa, EAJko militantea zen 1921ean bitan bereizi zen unean, eta berak Aberri ildo independentista bultzatu zuen. 1933an Jagi-Jagi kazeta independentista bultzatu zuen. EAJren korronteak berriz batu ostean, alderdiak joera autonomista hartu zuela iritzita, utzi egin zuen.

1936ko Gerra hasi zenean, gatazka Euskal Herriaren independentzia lortzeko baliatu behar zela defendatu zuen Luis Arana eta Kandido Sasetarekin batera.

Ondoren, erbesteratu egin zen Mexikon, Irlandan eta Frantziako Estatuan. 1958an Ipar Euskal Herrira itzuli zen.

Iñaki Egaña, Diccionario histórico-político de Euskal Herria (Txalaparta).