argia.eus
INPRIMATU
Ehunka haur, emakume eta gizonek Poliziaren aurka borrokatu zuten Eskoziako Skye Uhartean

Ehunka haur, emakume eta gizonek Poliziaren aurka borrokatu zuten Eskoziako Skye Uhartean. Etxaldeen neurriz kanpoko alokairuek eta lursailetan artzaintzarako eskubideen ukoek bultzatuta, alokairu-grebak abiatu eta lursailak okupatu zituzten abeltzainek. Gatazka Eskozia iparraldean zabaldu zen, eta protestekin amaitzeko 1884an lurraldea militarki okupatu behar izan zuen Britainiako Gobernuak.

The Hebridean Land Revolt (Libcom, 2018ko martxoak 2).