argia.eus
INPRIMATU
Egiptoko iraultza hasi zen, "Udaberri Arabiarra" protesten testuinguruan

Egiptoko iraultza hasi zen. Hosni Mubarak presidente autoritarioaren aurkako protestak abiatu ziren herrialdeko hainbat hiritan eta Kairoko Tahrir plaza bilakatu zen epizentroa.

Erantzun errepresiboak protestak hauspotu zituen, eta otsailean Mubarakek boterea utzi behar izan zuen.