argia.eus
INPRIMATU
'Egin' egunkariko zuzendari Mirentxu Purroy eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituzten

Egin egunkariko zuzendari Mirentxu Purroy eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bilboko La Salveko kuartelera eraman zituzten; hain zuzen ere, atxiloketak Eginek kuartelari buruz argitaratutako Euskadi Press agentziaren informazio batekin lotura zuen. Bertan esaten zen EIAko militante eta Mungiako zinegotzi bat kuartel hartan torturatua izan zela salatu zuela Euskadiko Ezkerrak.

Urte batzuk lehenago ere atxilotu zuten Mirentxu Purroy, Punto y Hora aldizkariko zuzendari zela.

La directora de Egin detenida. (Egin, 1979ko ekainak 27).