argia.eus
INPRIMATU
'Egin' egunkaria eta irratia itxi zituen Espainiako Poliziak, Garzón epailearen aginduz

Egin egunkaria eta irratia itxi zituen Espainiako Poliziak, Baltasar Garzón epailearen aginduz. “Norbaitek pentsatzen al zuen ez ginela ausartuko?”, adierazi zuen José María Aznar Espainiako presidenteak.

Salutregi zuzendaria atxilotu zuten, besteren artean.

Egin oso egunkari deserosoa bilakatua zen, batez ere Pepe Rei buru, egiten zituzten ikerketa-erreportajeengatik. Proiektua 1977an abiatu zen, eratzaileez gain, dirua jarri zuten 40.000 herritarrei esker.

2009an, itxieratik hamaika urtera, itxiera legez kanpokoa izan zela ebatzi zuten epaitegiek.