EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. 1930ean sortua, lehen alderdi abertzale sozialista izan zen. 1936ko Gerran rol aktiboa jokatu zuten bere kideek Euskal Herriaren defentsan eta gehienek errepresioa eta erbestea bizi behar izan zituzten.
1978an Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 2003an Batasuna alderdia legez kanpo utzi zuen Baltasar Garzon epaileak, eta 2007an EAE zerrenda propioekin aurkeztu zen udal eta foru hauteskundeetara, baina "Batasunarekin lotura" zuela argudiatuta, legez kanpo utzi zuten.