Donostian Larratxoko auzokideek trafikoa moztu eta futbol partida jokatu zuten errepidean. Langile izaera indartsuko auzoan, kirolerako azpiegiturak eskatzen urteak zeramatzaten, udalak entzungor egiten ziela. Ekintzarekin adierazi zuten halakorik egiteko beste gunerik ez zutela.
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).