argia.eus
INPRIMATU
Donostiako manifestazio handienetakoa 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera salatzeko

Donostian izan den manifestazio jendetsuena egin Euskaldunon Egunkariaren alde. Kontseiluak “Egunkaria aurrera. Bai euskarari” leloarekin deitutako mobilizazio historikoarekin bat egin zuten politikako, sindikalgintzako, kulturako, kiroleko eta gizarteko eragile ugarik. Euskal Telebistak, ordea, ez zuen helikopterorik erabili, eta Antiguatik Zentrorainoko kalea bete jendeko plano historikorik gabe utzi zituen teleikusleak.