argia.eus
INPRIMATU
Donostian bandera gorria jarri zen lehen aldiz

Donostian bandera gorria jarri zen lehen aldiz. Langile Elkarteen Federazioak bandera gorria ikusgai izan zuen Gipuzkoako hiriburuko bere egoitzan egun osoan zehar. Elkarteetako delegazioek mitina egin zuten Langileen Egunaren harira. Zortzi orduko lanaldia eta lan baldintza hobeak eskatzeagatik preso edo epaibidean zituzten langileentzat amnistia eskatu zuten. Gobernu Zibilera ere joan ziren, eskaera horiek jasotzen zituen agiri batekin. Langile Elkarteen Federazioak paper aktiboa izan zuen Donostian ideia aurrerakoiak zabaltzen.

Miguel Usabiaga, Donostia rebelde.