argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Udalak debekatu egin zuen dantzaldiak, danbolinak eta demak antolatzea ihauterietan

Donostiako Udalak debekatu egin zuen dantzaldiak, danbolinak eta demak antolatzea ihauterietan. Aurreko urteko abuztuaren 31n espainiarren aliatu ziren soldadu ingeles, eskoziar eta portugaldarrek hiria txikitu, herritarrak sarraskitu eta 1.600 lagun baino gehiago hil zituzten. Udalak herritarrentzat alaitasun hori iraingarri zatekeelakoan hartu zuen neurria, hauek erabat “txirotuta, lapurtuta, gaixotasunez eta nahigabez beteta” zeudela adierazita.

Irutxuloko Hitzan Beñat Parrak sakondu du gertaera honetan.

Rafael Aguirre Franco, Efemerideak Donostia-San Sebastian 1813-2013 (Kutxa).