argia.eus
INPRIMATU
Donostia inguratzen zuten harresiak eraisten hasi ziren

Donostia inguratzen zuten harresiak eraisten hasi ziren. Donostiar asko eraisketa lanak ikustera hurbildu zen, abesbatza batek Jose Ramon Santesteban konpositoreak espresuki sortutako pieza abesten zuen bitartean. Plaza Zaharra hor zegoen, harresiaren oinean, Kale Nagusitik hasi eta San Geronimo kalea hartuz, egun oraindik arkuak dituzten bi eraikinekin osatua. Herri koxkorra zena hiri izatera igarotzen hasi zen, harresietatik kanpora hiria zeuden ehunka baserri pixkana eraitsiz eta etxebizitzarekin negozioa egiteko hiri-ereduaren oinarriak orduan jarri zituzten etxejabeek eta agintariek.

Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe. 101 bazter Donostiako (Alberdania).