Disney Studios-eko langileek greba hasi zuten: sindikatzeagatik eta langileen eskubideak defendatzeagatik, hamasei animatzaile kaleratu berri zituen Walt Disneyk. Jarduera erabat gelditzea lortu zuten, eta Disneyk aitorpen sindikala eta soldata igoerak onartu behar izan zizkien. Horri eskerrak, Hollywoodeko gainerako animatzaileek ere lan baldintzak hobetzea lortu zuten.
Tom Sito, Drawing the Line: The Untold Story of the Animation Unions from Bosko to Bart Simpson.