Dinamitaz eta metrailaz betetako zalgurdi batek eztanda egin zuen Wall Streeten, bonba-autoaren aurrekaria. 40 lagun hil eta kalte handiak eragin zituen AEBetako zentro finantzarioan. Egilea Mario Buda anarkista izan zen, zeinak militante anarkisten aurkako atxiloketa eta deportazioak mendekatzeko kapitalismoaren sinbolo zen gunea eraso ondoren, Italiara alde egin zuen. Bitartean, FBIk anarkista, komunista eta sindikalista oro susmagarritzat joz, haien aurkako errepresioa abiatu zuen.
Geroztik Budaren asmakizuna eboluzionatuz joan da, gaur egunera iritsi diren bonba-auto sofistikatuenetara arte, suntsiketa handiko arma generikoa bilakatuz; “pobreen aireko indarra” ere deitu izan zaio. Era guztietako talde iraultzaile, zerbitzu sekretu zein talde fundamentalista erlijiosok erabili dituzte atentatuak egiteko.
Iturria: Mike Davis, El coche de Buda. Una breve historia del coche bomba (Verso Libros).