argia.eus
INPRIMATU
Frantses hutsean zeuden seinale ugari kendu zituzten Nafarroa Beherea eta Lapurdiko errepideetatik

Demoek frantses hutsean zeuden trafiko-seinale ugari kendu zituzten Nafarroa Beherea eta Lapurdin. Seinaleak, ondoren, Urruñako Signature SA enpresaren atarira eraman eta han utzi zituzten. Seinaleak egiten zituen enpresa horretan langileak kanporatu nahi zituztela-eta greban zeuden, eta demoek oraindik lana bazela adierazi nahi izan zuten.

Eneko Bidegain, ‘Demo’-ek bide seinale bazuk kendu eta Signature SA enpresara eraman dituzte (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abuztuak 13).