argia.eus
INPRIMATU
Ballymurphyko sarraskia: britainiako armadak hamaika pertsona hil zituen Belfasten

Britainiako armadak hamaika zibil hil zituen odol hotzean 36 orduko epean. Demetrius operazioa deitu zutena jarri zuen abian armadak. 3.000 soldadu Irlanda Iparraldean barneratu ziren eta 346 pertsona atxilotu zituzten, epaiketarik gabe espetxeratzeko. Gerora frogatuta geratu denez, atxilotuetako gehienak ez ziren IRAkoak.

Polizia operazioak berehalako erantzuna eragin zuen errepublikar irlandarren artean eta egundoko istiluak sortu ziren. Gatazka politikoa gogortzen zihoan.

1971ko abuztuaren 9a astelehena zen, eta aipatu operazioaren barnean, 600 soldadu britainiarrek Belfast Mendebaldeko Ballymurphy ingurua hartu zuten, etxebizitzetan sartu eta gizonak atxilotuta eramanez. Gazte zein zahar, tiro egin zieten etxetik ateratzeko erresistentzia jartzen zutenei.

Hala, hamaika zibil hil zituen britainiarren Paraxutisten Erregimentuak.

 Sinn Féin (CC BY 2.0)

Luis Antonio Sierra, Irlanda del Norte: Historia del conflicto (Silonia).