De Miguel auziko epaia jakitera eman zuten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan inoiz epaitutako ustelkeria kasurik handiena. 26 pertsona eseri ziren akusatuen aulkian. EAJk zuzentzen zituen zenbait instituziotan esleipenak egin eta lizitazio horietara aurkezten ziren enpresei komisioak kobratzen zizkietela frogatu zen. Arabako hiru buruzagi jeltzale ohi kartzelara bidali zituen: Alfredo De Miguel, Aitor TellerĂa eta Koldo Ochandiano.