argia.eus
INPRIMATU
Danuta Danielssonek bere poltsarekin buruan kolpatu zuen neonazi bat Suedian

Danuta Danielsson emakume poloniarrak bere poltsarekin buruan kolpatu zuen neonazi bat Växjön, Suedian. Faxisten martxa ikusirik sumindu egin zen, bera bezala judu zuen ama II. Mundu Gerran nazien kontzentrazio esparru batean egondakoa baitzen. Argazkia ikono bilakatu zen. Hala ere eskuin muturraren mehatxupean bizi izan zen, depresioak jo eta bere buruaz beste egin zuen hiru urtera. Egun brontzezko eskultura batek oroitzen du gertaeraren lekuan bertan.

Danielssonen estatua Alingsas-en. Blondinrikard Fröberg (CC BY 2.0)

Julia Carpenter (A woman to know).