Curaçao kolonia herbeheretarrean 40 esklabo inguruko talde batek jabeen aurkako altxamendua hasi zuen. Beste plantazioetako esklaboak eta preso zeudenak askatu zituzten, eta hauek matxinadara batu ziren. Hilabetez luzatu zen askatasuna, eta matxinatuen buruen tortura eta exekuzioekin amaitu zen. “Azkenean, askatasuna” dio argazkian ikusten den eskulturak oinean duen plakak.