argia.eus
INPRIMATU
Cristobal de Villalba militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan

Cristobal de Villalba militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan. Ohikoa zen gaztelarrek konkistatutako lurretan bertako biztanleei haien armadara batzera behartzea. Nafar askok horri uko egin ziotenez, bere soldaduei agindu zien herritarrei lapurtzeko, jipoitzeko eta etxeei su emateko. Herritarrak beldurtzeko helburua zuen. Hala, soldadu gaztelarrek sarraskia hasi zuten, eta ahal izan zituzten emakumeak bortxatu zituzten, garaiko kronikek jaso dutenez.