argia.eus
INPRIMATU
Cochise hil zen, txirikahua apatxeen buruzagia

Cochise hil zen, txirikahua apatxeen buruzagia. Bere izena apatxeraz Shi-Kha-She zen, eta "Haritzaren indarra duena" esan nahi du. Apatxe talde batek kolono baten ganadua ostu eta semea bahitu izana Cochiseri egotzi zioten. Bera atxilotzen saiatu ziren, alferrik, eta nahasmendu horren ondorioz Apatxe Gerrak hasi ziren. Hamarkada batez mexikar eta amerikar zuriei aurre egin zien. Bere heriotzaren ostean Geronimo bilakatu zen buruzagi.

Wikipedia - Cochise.