argia.eus
INPRIMATU
Polizia frankistaren komisaldegi bat leherrarazi zuen Bartzelonan CNTko kide batek

CNTko militante Josep Lluís Faceríasek poliziaren komisaria bat leherrarazi zuen Bartzelonan. Erresistentzia Mugimendu Libertarioko militantea izan zen, eta honen disoluzioaren ondoren ere, frankismoaren aurkako borroka armatuan jarraitu zuen. Frankistek tiroz hil zuten handik zazpi urtera, 1957an.