argia.eus
INPRIMATU
Citibank bankuko informatikari baten sabotajeak banketxearen AEBetako sareen %90 erorarazi zituen

Citibank bankuko informatikari baten sabotajeak banketxearen AEBetako sareen %90 erorarazi zituen. 38 urteko Lennon Ray Brown zen langilea, eta bere gainbegiralearekin bere lanaren inguruko eztabaida izan ostean eragin zuen kaltea. Ondoren lankide bati idatzi eta gertatua azaldu zion: kaleratu egin nahi zuten eta gerentziari frogatu nahi zion zer egiteko gai ziren langile xeheak tratu txarrak jasaten dituztenean. Eguberri egunez bankua jokoz kanpo utzi zuen berak bakarrik.
Sabotajeagatik atxilotu egin zuten ordea, eta 21 hilabeteko kartzela zigorra eta 77.000 dolarreko isuna ezarri zioten, langileen eskubideak urratzeagatik enpresa arduradunei gutxitan jartzen zaizkien adinako zigorra.

Iturria: Steven Johns, Revenge of a Citibank worker (Libcom, 2016ko abuztuak 1).