argia.eus
INPRIMATU
Txeiene eta Arapaho herrien aurkako sarraskia egin zuen AEBetako armadak Sand Creeken

Txeiene eta Arapaho herrien aurkako sarraskia egin zuen AEBetako armadak Sand Creeken. Jatorrizko herri horietako kideak bilkura baketsua ari ziren egiten, soldadu estatubatuarrek eraso egin zietenean. Armarik gabeko 200 pertsona inguru mutilatu eta hil zituzten, horietatik bi heren inguru haur eta emakumeak.

Coloradoko jatorrizko herrien lurrak erosi eta erreserbetara bidali zituztenean hasi ziren gatazkak, eta sarraskiak Txeiene tribuen botere egitura deuseztatu zuen.