argia.eus
INPRIMATU
Carandiru kartzelako sarraskia eragin zuen Brasilgo Poliziak Sao Paulon

Carandiru kartzelako sarraskia eragin zuen poliziak Brasilgo Sao Paulon. 111 preso hil zituzten, milaka presok abiatutako matxinada amaitu nahian. Kartzelako zuzendariak polizia militarra deitu, eta presoekin negoziatzen ahalegindu zen. Polizia militarrak, ordea, tiroka eta zakurrak xaxatuz eraso zituen. Carandiru filmean gertaera hau jasotzen da, besteren artean.

Informazio gehiago: Lander Arbelaitz, Carandiru espetxeko sarraskiak 30 urte bete ditu inpunitate osoz