argia.eus
INPRIMATU
Camino Oskoz maistra iruindarra hil eta Urbasan amildegian behera jaurti zuten erreketeek

Camino Oskoz maistra iruñearra hil eta Urbasan amildegian behera jaurti zuten erreketeek. 22 urterekin Alderdi Komunistako idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko laguntzailea zen.

Estatu kolpearen ostean, uztailaren 31n atxilotu, torturatu, ziurrenik bortxatu eta Iruñeko kaleetan paseatu zuten ilea moztuta, errizino olioa edanda eta arropa hautsiekin, agintari erlijiosoen oniritziarekin.

Handik hamar egunera, karlistek Urbasan hil eta Pilatosen Balkoitik behera bota zuten gorpua. 26 urte zituen.