argia.eus
INPRIMATU
'Californiako Eskual Herria' aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, euskara hutsezko lehen kazeta izan zen

Californiako Eskual Herria aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, euskara hutsezko lehen kazeta izan zen. Jean Pierre Goytino ainhoarrak sortu zuen Los Angelesen (AEBetan), eta larunbatero argitaratu zuten bost urtez, eta horrenbestez, maiztasun finko batekin argitaratu zen euskarazko lehen kazeta izan zen. Iragarkiak ere euskara hutsean argitaratzen zituen, eta 2.000 ale inguru saltzera iritsi zen Amerika zein Euskal Herriko euskaldunen artean.

Jarraian lehen zenbaki haren orri gehiago.