Cacagalia jaialdia antolatu zuten Andoainen, herriaren 375. urteurrenaren harira udalak antolatutako ekitaldiaren aurka. Udalak Gabinete Caligari izeneko Espainiako taldea kontratatu zuen kontzertu handi bat egiteko. Herritarren parte hartze eza salatzeko, manifestazioa eta kazerolada egin zituzten herrian barrena eta arratsaldean hasita, herriko taldeek gaztetxean jo zuten, arrakasta handiz. Udalaren kontzertura, aldiz, espero baina jende gutxiago joan zen.
Joxi Ubeda, BAP!! Bai, ederki (Paper Hotsak).