argia.eus
INPRIMATU
Prezioen igoeraren aurka protestan ari zirenen aurka tiro egin eta sei hil zituen Poliziak Santiago Txilen

Bulnes plazako sarraskia gertatu zen, Santiago Txilen. Milaka pertsona prezioen igoeraren eta eskubideen murrizketaren aurka protestan ari zirela, karabineroek tiro egin zuten jendetzaren aurka. Sei lagun hil eta dozenaka zauritu zituzten. Hildakoen artean zegoen Ramona Parra Alarcón, 19 urteko gaztea, eta Txileren askatasunaren aldeko borrokaren sinbolo bilakatu zen. Gerora, bere izenarekin mural subertsiboak margotzen zituen brigada sortu zuten eta Victor Jarak berak ere kantu bat eskaini zion: BRP.