British Union of Fascists alderdiaren manifestazioa eragotzi zuten antifaxistek Londresko Hyde Parken. Aurreko asteetan sekulako kanpaina egin ostean, jendetza batu zuten Oswald Mosley lider ezaguna buru izango zuen faxisten ekitaldia eragozteko. 3.000 faxistak aurrean topatu zituzten eskuin muturrari bidea itxi behar zitzaiola pentsatzen zuten 20.000 lagun. Mugimendu antifaxistak BUFen aurka egindako borroka erabakior jotzen da, Mussolini eredu zuen alderdi hori deslegitimatu eta bere porrot politikoa ulertzeko.