Britainiarren zerbitzura zeuden Indiako 500 soldadurengan Churchillen Gobernuak arma kimikoak probatu zituela argitaratu zuen The Guardian egunkariak. 30eko hamarkada osoan zehar britainiar zientzialariek Rawalpindi (gaur egun Pakistan) baseko beren soldaduak gas ganberetara bidaltzen zituzten, ziape-gasak hego-asiarren azalean zuen eragina aztertu eta britainiar soldaduetan zuen eraginarekin alderatzeko. Soldadu hauek azalean erredura larriak pairatu zituzten eta asko minbiziarekin hil ziren.
Rob Evans, Military scientists tested mustard gas on Indians (The Guardian).