argia.eus
INPRIMATU
Brasilen MST mugimenduko hemeretzi kide hil eta 70 zauritu zituen poliziak

Brasilen Lurrik Gabeko Landa Langileen MST mugimenduko hemeretzi kide hil eta 70 zauritu zituen poliziak. Bezperan, lurrik gabeko 1.100 lagun abiatu ziren Belém hirira, Eldorado do Carajás herrian errepidea okupatuz. Gobernadoreak polizia operazioa agindu zuen. Perituaren txostenaren arabera, hildakoetatik hamar oso gertutik egindako tiroen ondorioz hil ziren, eta beste zazpi arma zuriz egindako zauriengatik. Ordutik, egun hau Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna da.