argia.eus
INPRIMATU
Botswanako auzitegiek boskimanoei beren ura eskuratzeko eskubidea itzuli zieten

Botswanako auzitegiek boskimanoei beren ura eskuratzeko eskubidea itzuli zieten, eta herrialdeko gobernua zigortu “tratu degradagarria” emateagatik. Jatorrizko herri hau 2002an beren arbasoen lurretatik kanporatu zuten indarrez bertan diamanteen erauzketa bultzatzeko. Gobernua epaitegietara eraman zuten eta kanporaketa baliogabetzea lortu zuten. Ordutik, ordea, ura ustiatzeko baimena ukatua zien gobernuak. Ian Khama presidentearentzat, boskimanoen bizitza “fantasia arkaikoa” zen.