argia.eus
INPRIMATU
Boris Yeltsin presidentearen aginduz militarrek Errusiako Etxe Zuria bonbardatu zuten

Boris Yeltsin presidentearen aginduz militarrek Errusiako Etxe Zuria bonbardatu zuten. Sobietar Batasunaren desagertzearen erantzulea izan zen eta 1990ean Errusiako lehen presidentea bihurtu zen. Bere politika liberalizatzaileak oztopatzeagatik Yeltsinek Herriaren Kongresua eta Sobietak disolbatu zituen. Estatu kolpea egotzita, diputatuek Yeltsin kargugabetu eta Etxe Zurian babestu ziren. Negoziaketek huts egin ostean bonbardaketa agindu zuen.