argia.eus
INPRIMATU
Boloniako tren geltokian lehergailu batekin 85 pertsona hil zituen eskuin muturrak eta errua ezkerrari bota

Boloniako tren geltokian lehergailu batek eztanda egin zuen, 85 pertsona hilez eta 200 baino gehiago zaurituz. Errua ezkerreko mugimenduei egozteko egin zuen atentatua Nuclei Armati Rivoluzionari talde faxistak, gobernu komunista eratzea ekidin asmoz. Tentsioaren estrategia deitu zioten.