Bolivian jaio zen Gregoria Apaza Nina, Aimara herri indigenako buruzagi iraultzailea. Peru Garaian espainiarren aurka egin zuten iraultzan jenerala izan zen, eta hainbat gudutan matxinatuen buruzagia ere bai. 1782an espainiarrek torturatu eta hil zuten.