Boliviako poliziak Monika Ertl gerrillari komunista alemaniarra exekutatu zuen. Ume zela familiarekin Boliviara joan zen bizitzera. 60ko hamarkadan ELN armadan sartu zen, eta bera izan zen Che Guevararen heriotza mendekatu zuen gerrillaria: Guevara hil ostean eskuak mozteko agindu zuen Roberto Quintanilla kontsul boliviarra hiltzea lortu zuen.