Bogota hirian Errepublika Dominikarrak zuen enbaxadan sartu zen M-19 gerrilla urbano armatua eta bertan zeuden hainbat diplomatiko bahitu zituen. AEBetako, Israeleko eta Frantziako enbaxadoreak zeuden bertan, besteren artean. Preso politikoak askatzeko eskatzen zuten, baina bi hilabeteren ostean, gerrillariak bahituekin Kubara joatea adostu zuten, han denak aske uzteko.