argia.eus
INPRIMATU
Bobby Sandsek Erresuma Batuko legebiltzarreko eserlekua hartu beharko zukeen

Bobby Sandsek Erresuma Batuko legebiltzarreko eserlekua hartu beharko zukeen. Bezperan hauteskundeak izan ziren Fermanagh-Hegoaldeko Tyrone barrutian, hil berri zen Frank Maguiren eserlekua betetzeko. Sinn Féin lehen aldiz aurkeztu zen hauteskunde hauetara eta gose greban zeuden preso politikoei ikusgarritasun handia eman zien. Sandsek botoen %51 eskuratuta irabazi zuen, eta aukera errepublikanoa indartu zuen ondorengo hauteskundeetan ere. Maiatzaren 5ean hil zen Sands, Thatcherrek erabaki baitzuen hiltzen uztea, beren eskaera politikoei men egin baino lehen.

Brian Feeney, Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa (Edhasa).