argia.eus
INPRIMATU
Bobby Sands jaio zen Belfasteko familia katoliko batean

Bobby Sands IRAko militantea jaio zen Belfasteko familia katoliko batean. Borrokan gazte hasi zen, 18 urterekin atxilotu eta espetxeratu zuten. Kartzelan zela preso errepublikarren protesta ekintzetan aktiboki parte hartu zuen, hala nola manta borrokan edo zikin borroka izenekoetan. Gose greban hil zen, baina aurretik ‘Egun bat nire bizitzan’ liburua idatzi zuen komuneko paperean eta uzkian gordetako boligrafo batekin.