argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko meatzarien greba amaitu zen langileen garaipenarekin

Bizkaiko meatzarien greba amaitu zen langileen garaipenarekin. Urriaren amaieratik zeramaten greban meatzariek, mugimendu sozialistaren babesarekin. Beren eskaerak: soldata astero kobratzea eta elikagaiak nahi zuten tokietan erosteko eskubidea izatea. Ordura arte, ugazabek behartutako ekonomatoetan egin behar zituzten erosketak eta prezioak garestiago ziren hor. Lau hilabetetan zehar istilu handiak izan ziren, batez ere Bilbon, eta gerra-egoera ere ezarri zuen Espainiako Gobernuak.

Ricardo Miralles, La Gran Huelga Minera de 1890. En los Orígenes del Movimiento Obrero en el País Vasco (Historia contemporánea, 3. zkia., 1990).