Bitoriano Gandiaga poeta jaio zen Mendatan. Euskaltzale sutsua, Arantzazun sartu zen fraide 1940an, frankismo betean, eta bertan igaro zituen bere egunak apaiz eta irakasle lanetan. Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten, besteak beste euskara, natura eta existentzialismoa bezalako gaiak lantzen, eta tokiko hainbat sariketa irabazi zituen. Aldizkarietan publikatzen zituen bere lanak, liburuetan baino gehiago. Olerki asko eta asko apalean gorde zituen, eta gerora publikatu dira horiek, hainbat antologia zabaletan bildurik; esaterako, XX. mendeko poesia kaierak liburua.
Maider Arregi, Bitoriano Gandiaga: euskara, existentzialismoa eta natura odolean zeramatzan poeta (Goiena, 2021eko otsailak 21).