argia.eus
INPRIMATU
Bilbon greban zeuden Firestone-ko ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten

Bilbon greban zeuden Firestone enpresako ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten goiz osoan. Banketxearen bulegoan ilara luzeak sortu zituzten, langile bakoitzak 100 pezeta inguruko kontu korronteak zabaltzeari ekin baitzion, ahalik eta balio txikieneko txanponak erabiliz. Hala, leihatila batetik bestera ibili ziren langileak, pezeta gutxi batzuk kontu horietan sartuz eta ateraz. Bankua enpresaren akziodunetako bat zen, enpresaren krisiaren erantzule egin zuten, etekin falta argudiatuz soldatak igotzeari uko egin baitzion.