Bilboko sendagile eta FMLNko kide Marta Gónzalez Gómez hil zen Nejapan, El Salvadorreko armadaren eraso batean. Ekintzaile internazionalista honek kanpamentuetan mediku lanak egiten zituen. Gabon gaua ospatzeko bi aldeek su-etena hitzartuta zuten arren, El Salvadorreko armadak eraso egin zien.