argia.eus
INPRIMATU
Erretiradan zen Napoleonen armadak Donostia hartu zuen 2.600 soldadurekin

Bidasoa gurutzatuta erretiratu zen arren Napoleonen armada, Donostia hartu zuen Emmanuel Rey jeneralak 2.600 soldadurekin. Inguruko herrietan borrokaldiak izan ziren hurrengo egunetan, hala nola Hernanin. Espainiarren aliatuak ziren armada ingelesak eta portugaldarrak hiria setiatu zuten berehala. Uztailaren 3an armada britainiarreko ontziek Donostiako portua blokeatu zuten eta Pasaian 300 gizon lehorreratu zituzten, 26 kanoi eta 8 morterorekin.

Uztailaren 14an hasi ziren bonbadaketak abuztuaren 31ko sarraskiarekin amaituko ziren. Behin hirira sartuta, 1.600 donostiar hil eta adin guztietako emakumeak bortxatu zituzten espainiarren aliatuek.

Rafael Aguirre, Efemerideak, Donostia 1813-2013 (Kutxa)