argia.eus
INPRIMATU
Hegazkin frankistek Otxandio ametrailatu eta bonbardatu zuten SantamaƱak ospatzen ari zirela

Bi hegazkin frankistak Otxandio ametrailatu eta bonbardatu zuten 25 minutuz, Santamaña jaiak ospatzen ari zirela. Herriko plaza milizianoz, soldaduz eta zibilez gainezka zegoen, eta 61 lagun hil zituzten, hiru laurden zibilak. Urte bat baino gutxiago zuten 16 haurtxo hil zituzten, besteren artean.

Herrian ziren soldaduek elizako kanpandorretik egin zioten aurre erasoari, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten. 1936ko Gerrako lehen bonbardaketa zen, frankistek eskrupulurik gabe egingo zituzten sarraskien aurrekaria.

Eusko Jaurlaritzak kontrolatutako lurraldean errepublikaren aldeko hegazkinik ez zegoen, eta beraz, guda erabat baldintzatuko zuten bando frankistaren aldeko hegazkin militarren bonbardaketek, gudarien etsipenerako.

Krimenaren egile Ángel Salas Larrazabalek ohorezko aitorpena jaso zuen 1991n Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak eta presidente Felipe Gonzálezek emana.

Jon Irazabal Agirre, Otxandio Gerra zibilean (1936/37).