argia.eus
INPRIMATU
'Bertso satanikoak' nobelarengatik Salman Rushdie idazlea hiltzeko agindu zuen Jomeini iman iraniarrak

Bertso satanikoak nobelarengatik Salman Rushdie idazlea hiltzeko agindu zuen Jomeini iman iraniarrak. Erlijio musulmaneko ordezkariez gain, gainerako erlijioetako ordezkariek ere gaitzetsi zuten nobela, hala nola Juan Pablo II. Aita Sainduak. Ondorio larriak izan zituen Jomeiniren aginduak. Nobelaren japonierazko itzultzailea hil egin zuten, eta italierazko itzultzaileak eta Norvegiako editoreak erasoak jasan zituzten.

Laurent Binet, Recordando ‘Los versos satánicos’ (Le Monde Diplomatique en español, 2021eko otsaila).