Berria egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zen. Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi ostean, bertako 151 langilek Euskarazko Komunikazio Taldea enpresa sortu zuten, euskarazko egunkari berri bat argitaratzeko asmoz. Euskal Herrian batez ere, baina baita atzerrian ere, milaka akziodunek bost milioi euro jarri zituzten euskarazko egunkari nazionala izatea bermatzeko. Eguna, Euskaldunon Egunkaria eta Egunero-ren ondoren, Berria euskarazko egunkaria kioskoetara heldu zen eta lehen zenbakiaren 50.000 aleak agortu egin ziren.