Bernard Goienetxe Matalaz erretore zuberotarra hil zuten. Zuberoako foruen deuseztatzearen aurka eta laborarien defentsan matxinada gidatu zuen.
Altxamenduan 5.000 laborari inguruk hartu zuten parte, eta Sohütan nobleen eta burgesiaren hainbat etxe erre ostean, 7.000 pertsona inguruk armak hartuta Maule setiatu zuten. Laborarien kontrolpeko herrietan auzolana antolatzeari ekin zioten.
Nobleek Bordeleko armadari deitu behar izan zioten laborariei aurre egiteko. Lextarreko plazan burua moztu zioten.